Moda jasangarriko tailerrak, Balmasedan

Jarduerak doakoak izango dira La Encartada Modaren programan
La Encartada Modaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

La Encartada Moda bagilaren 9an eta 10ean itzuliko da edizino barri bategaz. Ekitaldi hau mundu osoko diseinuaren profesinonalak erakartzeagaitik nabarmentzen da. Makinaria bere horretan gordetzen dauen ondare industrialeko Balmasedako La Encartada Fabrika Museoan egiten dan ekitaldia da.

Egun horreetan, sei desfile egingo dira, eta, bertan, Pablo Gangoiti Berrizbeitia, Aiza Couture, Rovel, Krizia Robustella edo Álvaro Valcárcelen diseinuak ikusi ahal izango dira, baita modeloak fabrikako makinariaren inguruan desfiletan be. Gainera, erakusketak eta Basque Bio Design Centerrek eskainitako tailerrak be izango dira. Horretaz gain, bi DJ be egongo dira ekitaldiak animetako. Barikuan Felix Daniel DJak girotuko dau eguna eta Paco Clavel artista ezagunak emongo deutso amaiera bagilaren 10ari. 

Aurten, jarduera guztiak upcycling-agaz lotuta egongo dira, bertan jarriko baita fokua. Hau da, sormenean oinarritutako birziklapenean. Erabilten ez diran jantziei beste erabilera bat emon dakiekeela erakustea da helburua.

Jarduerak doakoak dira, baina tailerretan parte hartu ahal izateko aurretik izena emon behar da, laencartadamoda.eus webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00