Athletic Clubek eta Castorek 2023/24 denporaldirako lehen ekipazinoa ezagutzera emon dabe. Dagoeneko eskuragarri dago Klubeko online dendan eta, biharko 10:00etatik aurrera, denda fisikoetan be egongo da.
Klubaren 125. urteurrenak markatutako denboraldian, kamisetak oroitzapenezko logotipoa daroa garondoan, ikurrina bategaz batera, Athleticek bere lurragaz, Euskal Herriagaz, daukan lotura bereziaren ordezkari. Ekipamendua osatzeko, lepo-mokoa eta ukabilak mahuketan, kolore-kontrastearekin, praka beltzak eta puntuzko galtzerdiak, goialdean erremate zuri-gorriak dauzkanak.
Atezainaren janzkerak Athleticeko atezainen kolore beltz tradizionala mantentzen dau, marra zuri bertikal arinekin eta San Mameseko fatxadako motiboekin.