Bizkaian Caritasek 11.900 pertsona baino gehiagori lagundu deutse 2022an

Pobreziaren eta desbardintasunaren aurkako proiektuak garatzeko 15 milioi euro baino gehiago erabili dira
Datuen aurkezpenean / Bizkaia Irratia

Erdia baino gehiago, emakumeak dira, %52 hain zuzen. Bizkaian pobreziaren eta desbardintasunaren aurkako proiektuak garatzeko 15 milioi euro baino gehiago erabili dira. Eta 3 milioi euroko inbertsino soziala egin zan iaz laguntza ekonomikoetan. Adin txikikoak daukiezan emakumeak eta pertsona migratzaileak dira laguntzea jaso dabenen profila. Boluntarioei jagokenez, 1.862 egozan 2022an, 263 sartu barri, eta %76 emakumezkoak. Bazkideak barriz, 4.421, %53 emakumeak.

Enplegua eta etxebizitza dira gizarte-inklusinoaren eragile nagusiak; eta bi egoeretan, Caritas Euskadik egiaztatu dau, oraindik zailtasunak daukiezala erakundeak lagundutako pertsonek, aitatutako bi eskubideak eskuratzeko. Enpleguari jagokonean  oso lan prekarioak onartzen dira,  elikaduran eta energian eragiten daben gastuak nabarmen murrizten dabez. Zorpetzea areagotzen da bai emondako laguntza ekonomikoa eskatzen dabelako, baita ezin deutsielako ordainagiriak ordaindu be, batez be hornidurakoak eta etxebizitzakoak. Biziraupen-estrategia horreek guztiek pobreziaren eta bazterketaren zurrunbiloan murgiltzen dabez, egoerak hobera egin beharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00