Grease eta Mayuma, Euskaldunaren Aste Nagusiko programan

Aurten be, Aurrera Fest, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako jaialdia mantenduko da
Mayuma / Bizkaia Irratia

Bilboko Euskalduna  Jauregiak Aste Nagusiko programazinoa aurkeztu dau. Lorea Bilbaok,  Kultura saileko foru diputatuak eta  Nerea Lupardok, Euskaldunako zuzendari nagusiak, Bilboko Aste Nagusiko eskaintzen programea aurkeztu dabe.

Egutegiak ia hilebete osoa hartzen dau. Abuztuaren 17tik irailaren 10era. Grease musikalak emongo deutso hasierea programazinoari. Ondoren, Impulso, Mayumanaren azken ikuskizuna, Las chicas del trébol, La curva de la felicidad eta Carbon club etorriko dira.

Gainera, umeentzako 3 bela egun be izango dira Itsaso Txikian eta ROOF Euskalduna Terrazagaz osotuko da. Bertan musika mota ezbardinez eta chill out gune batez gozau ahal izango da.

Horrez gain, Aurrera Fest, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako jaialdia  mantenduko da. 2020an jarri zan martxan, pandemiaren ondorio negatiboak arintzeko eta euskal arteari laguntzeko. Helburua bertako artistei euren talentua erakusteko eta ezagutu ahal izateko aukerea emotea da. Parte hartu gura dabenek bagilaren 30era arte emon leikie izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00