«Uribe Kostako lur emankorrak defendatzen jarraituko dugu, Otxantegin edo beste nonbait», adierazo dabe Otxantegi Herri Lurra kolektibotik, zapatu arratsaldean Berangoko kaleak zeharkatu ebazan manifestazioaren amaieran. 200 pertsona baino gehiago batu ziren martxara, antolatzaileen berbetan, udalerriko espekulazino urbanistikoa salatzeko.
Plataformatik dinoe Berangoko egungo HAPOak 2.300 etxebizitza baino gehiago eregitea aurreikusten dauela eta horreetako bat be ez dala alokairu sozialeko erregimenean. «Arazoa ez da etxebizitzarik ez egotea, eskuragarritasun faltea baino», adierazo dabe deitzaileek. Gaineratu dabenez, Berangoko merkataritza-guneko kate multinazionalen soldata bajuak ez dira nahikoa herrian biziteko. «Espekulazioak alokairuaren eta etxebizitzaren prezioak garestitu besterik ez dau egin. Etxebizitza ez da negozio bat», adierazo dabe manifestazinoa itxi eban manifestuan.