Otxatengiko lurrak babesteko manifestazinoa Berangon

200 lagun inguru batu dira udalak eregi gura dauen urigintza planaren kontra
Berangoko manifestazinoa / Bizkaia Irratia

«Uribe Kostako lur emankorrak defendatzen jarraituko dugu, Otxantegin edo beste nonbait», adierazo dabe  Otxantegi Herri Lurra kolektibotik, zapatu arratsaldean Berangoko kaleak zeharkatu ebazan manifestazioaren amaieran. 200 pertsona baino gehiago batu ziren martxara, antolatzaileen berbetan, udalerriko espekulazino urbanistikoa salatzeko.

Plataformatik dinoe Berangoko egungo HAPOak 2.300 etxebizitza baino gehiago eregitea aurreikusten dauela eta  horreetako bat be ez dala alokairu sozialeko erregimenean. «Arazoa ez da etxebizitzarik ez egotea, eskuragarritasun faltea baino», adierazo dabe  deitzaileek. Gaineratu dabenez, Berangoko merkataritza-guneko kate multinazionalen soldata bajuak ez dira nahikoa herrian biziteko. «Espekulazioak alokairuaren eta etxebizitzaren prezioak garestitu besterik ez dau egin. Etxebizitza ez da negozio bat», adierazo dabe manifestazinoa itxi eban manifestuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular