142 artista Barakaldoko Hiriko Soinuak lehiaketan

30 proposamen Barakaldoko artista onenaren saria irabazteko hautagai izango dira
Hiriko Soinuak jaialdiaren kartela / Barakaldoko Udala

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak proiektuaren lehiaketan 142 artistak emon dabe izena, 2022ko 141 izen-emoteak gaindituz.

Izena eman daben 142 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horreetatik 30ek Barakaldoko proposamenik onena izateko aukera dabe, 43k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak beteten dabez eta 14k Bardintasun saria jasoteko aukerea izango dabe. Beste datu azpimarragarri bat da izena emon daben 142 proiektuetatik 40 parte-hartzaile barriak dirala.

Izena emateko epea amaitu ondoren, orain epaimahai profesional batek erabagiko dau finalera zeintzuk artista igaroko dirana. Finalistek zuzenean joko dabe irailaren 23an Barakaldoko San Bizente parkean egingo dan doako finalean. Epaimahai profesionalak erabagiko dau, besteak beste euskeraz kantetan dauen artistarik onena zein dan.

Epaimahaia Eneritz Furyak artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra), Jonathan Martínek (Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotzia) eta Gotzon Uribek (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea) osatuko dabe.

Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 20an eta 21ean arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuaken festibalean, estadu mailan izen handia daben taldeekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular