7garren LEA-ARTIBAIko lasterketea, ONDARRU-LEKITTOtik izango da Irailaren 23an.
Ibilbidea: Ondarroako Itsasaurre enparantzan irten, herri barrutik pare bat kilometro egin ondoren kostaldeko errepidetik Berriatua eta Mendexako lurretatik igaro eta Lekeitiora. Hemen barrualdetik 1,5 km egin ondoren Independentzia enparantzan izango da helmuga. Guztira 16 km.
Ordutegiak: irteera 17:00etan eta korrikalariak helmugara heltzen hasiko dira 18:00rak orduko. 19:00retan itxiko da kontrola eta ordu horretan egingo da sari ematea.
Txosna. Aurten be helmugan txosna bat egongo da egun guztien zehar pintxo beroak eta edari freskoekin, eta umeentzako puzgarriekin. Markina-Xemein eta Ondarruko laguntzaile talde batek antolatzen du txosna hau eta bertan ateratzen dena antolakuntzako gastuei aurre egiteko izaten da.
Gehieneko kopurua: 250eko gehieneko kopurua mantentzea erabaki dugu segurtasun neurriak gaitik.
Autobus zerbitzua: Lasterketa aurretik eta bukatu ondoren Lekeitiotik
Ondarrura autobusak egongo dira.
Kontsigna: Ondarrun eta Lekeition bietan eskainiko da zerbitzua.
Hornidura: bidean zehar bi likido hornidura puntu egongo dira, 5. Eta 10. Km.tan. Helmugan hornidura likido eta solidoaz gain, kamiseta bana oparituko zaie partehartzaile denei.
Sariak:
- Lehen hiru neska eta mutilentzako. (250€, 150€, 75€ eta garaikurrak). Irabazleei txapelak.
- Lea Artibaiko lehen hiru neska eta mutilentzako. (250€, 150€, 75€ eta garaikurrak)
- Lea Artibaiko herri berdineko lehenengo sartzen diren 4 neskek eta 4 mutilek euren artean banatzeko beste sari bat izango dute.
- Beti bezala sari berdinak izango dira kategoria denetan neskentzako eta mutilentzako.
Zozketa: Eskualdeko hainbat laguntzailek emandako produktuekin hornituriko loteak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Dortsal zenbakiarekin egingo da zozketa eta helmugara iritsieran jaso al izango dituzte sarituak izan direnak.
Izen ematea: Apuntatzeko, urteroko moduan, www.herrikrosa.eus orrian. Zabalik dago jadanik eta irailaren 21ean amaituko da, edo 250eko kupora heldutakoan. Lasterketa egunean eta bezperan ez da egongo izen ematerik.
Orain arteko partehartzerik ugariena 2019an izan zan: 238. Eta nesketan 2018 eta 2019an 40 atleta.