Athleticek Garazi Fácila fitxatu dau Alavesetik

Itxaso Uriartek kontratua berritu dau beste denporaldi batez
Garazi Fácila eta Jon Uriarte hegalariaren aurkezpenean / Athletic Club

Emakumezkoen taldean, Itxaso Uriartek urte batez berritu dau kontratua, eta lehoiek Garazi Fácila, Alaveseko ezker hegalaria fitxatu dabe 2026arte.

Athleticek eta Garazi Facilak (23 urte) akordioa lortu dabe 2026arte defentsa zuri-gorria sendo egiteko. Lodosako jokalaria, ezker hegaleko atzelari gisa aritzen dana, Deportivo Alavesetik dator, eta 45 partida jokatu dauz maila gorenean azken bi denboraldietan.

Garazi CD Lodosan, CD Pradejonen eta CD Mariñon trebatu zan CA Osasunak sinatu aurretik. Bertan, Deportivo Alavesek bere mailaz igotzea aprobetxatu eban jokalari nafarrari kontratua sinatzeko.

Sinadura ekitaldia San Mamesen egin da, Jon Uriarte presidentearekin eta Xabi Arrieta emakumezkoen kirol zuzendariarekin eta honako hau adierazi dau: “Oso pozik nago talde handi honekin bat egiteaz. Athleticen gauzak oso ondo egiten dira, jokalari gazteekin egindako aldaketei ondo aurre egiten jakin dabe. Balio dodana erakutsi eta entrenatzailearen konfidantza lortu nahi dot, ahalik eta gehien jokatu ahal izateko“.

Athletic Clubek eta Bilboko Herri Krosak bat egin dabe talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzeko.

Azaroaren 19an, domekan, ospatuko da Bilboko hiri-lasterketea ezagun eta familiarrenaren 34. edizioa, eta bi berrikuntza berezi izango dauz:

  • Kamisetea, beti bezala parte-hartzaile bakoitzarentzat esklusiboa, zuri-gorria izango da Athletic Cluben 125. urteurrenaren logoarekin.
  • Ibilbidea 7. kilometroan igaroko da San Mamesetik, eta korrikalariek Katedraleko zelaiari buelta eman ahal izango dabe, soropilean bertan.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00