Euskalduna Bilbaok aurten be “AurreraFest!”en emonaldiak gehitu deutsoz bere egutegiko ikuskizunen denporaldirik esanguratsuenari: Aste Nagusiari. Jaien egitarauan honako honeek sartzen dira: “Grease” musikala; Mayumanaren “Impulso” dantza eta perkusinoa; Markeliñeren “Carbon Club” kabareta; “La curva de la felicidad” eta “Las chicas del trébol” komediak; eta, laugarren edizinoan, Euskalduna Bilbao agertokia sorkuntza artistiko propioaren esku jarten dauan jaialdia.
Tokiko talentua gailendu da jaialdiaren aurtengo edizinoan aurkeztutako 44 hautagaietatik aukeratutako 14 lanekin. Aurrera Fest! Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena zigilu propioa daben arte eszenikoen esparrura zuzentzen da, eta sektorearen lana sustatzea dauka helburu, artistek zirkuitu komertzialak lortu dagiezan eta ohiko sustapena lortu dagien.
Ikuskizunak abuztuaren 18tik irailaren 10era bitartean izango dira, 0E aretoan, 10 euroko prezioan. Sarrera guztiak salgai www.euskalduna.eus webgunean.
Jardueren egutegia
Abuztuaren 18an antzerki interaktiboa izango da, Karramarro Impro taldearen eskutik, “El Escondite” izenekoa. Domekan, abuztuak 20, 0E aretoak Soinuak Haizean hartuko dau, dantza tradizionala eta garaikidea, ganbera musika eta antzerkia uztartzen dauzan “Itsasoa Laino Dago” ikuskizunarekin. Egun berean, publikoak “Vaya Pack De Vasc@S” umorezko ikuskizunaz gozatu ahal izango dau, Nerea Garmendia eta Víctor Amilibiarekin.
Abuztuaren 24an Amets Bete Kultur Elkarteak “Historias Cercanos” antzerki komikoa eskainiko dau. Hurrengo egunean, abuztuaren 25ean, publikoak The One kontzertuaz gozetako aukerea izango dau eta musikarekin jarraituz, 26an, Deep Sea Monk taldearen kontzertua izango da aretoan. Abuztuaren 31n Oliver & Liubak “Los Inventores” show-a eskainiko dau.
Loturak Dantza Konpainiak “Ausarta” dantza esperimentaleko ikuskizuna eskainiko dau irailaren 1ean. Irailaren 2an Crossoverren “Risión Impovsible” komedia izango da Euskalduna Bilbaon, eta hurrengo egunean, irailaren 3an, publikoak “Eguzkilore” izeneko musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du, Bazzkun Proiektuak taldearen eskutik.
Irailaren 6an, Raquel Torresek eta Ane Lindanek “Despotorre” bakarrizketea egingo dabe. Hilaren 7an, Ilargiren “Beldurrekin Dantzan” kontzertua izango da 0E aretoan. Azkenik, irailaren 8an, Olatz Garciak emanaldia eskainiko du “The Standarse Of My Chilhood” biraren barruan.