Bizkaiko Metalaren Merkataritzan greba zabala egin dabe

Hitzarmen kolektiboaren blokeoa salatzeko, ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek deitu dabe mobilizazinoa; jarraipen zabala izan dau
Bizkaiko Metalaren Merkataritza / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Metalaren Merkataritzan greba egin dabe gaur, hitzarmen kolektiboaren negoziazinoaren blokeoa salatzeko. ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek deitu dabe mobilizazinoa, eta jarraipen zabala izan dau. Sindikatuek azaldu dabenez, sektoreak urteak daroaz hitzarmena barritu barik, eta horrek langileen erosteko ahalmena galtzea eragin dau. Sindikatuek salatu dabe sektoreko soldata batzuk ez dirala urtean 18.000 eurotara be heltzen. Horrez gain, CECOBI patronalaren proposamenak kritikatu dabez, besteak beste, gaixotasunenganako bajen osagarriak eta antxinakotasuneko osagarriak murriztea planteatzen dauzalako.

Aldarrikapen nagusien artean dagoz, erosteko ahalmena berreskuratu eta bermatzea, KPIari lotutako soldata igoerak ezartzea eta dagozan lan eskubideak mantentzea. Era berean, sindikatuek patronalaren proposamen atzerakoiak kentzea eskatu dabe. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00