Bermeon Summer Market festibala astegoien honetan

Bertoko produktuakaz 30 saltoki inguruk hartuko dabe parte
Bermeoko Summer Market / Europa Press

Bermeoko Udalak lehen aldiz antolatu dau Bermeo Summer Market ekimena, bertako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta bultzatzeko. Udalak jakinarazo dauanez, bertako 30 saltokik parte hartuko dabe astegoienean. Azoka garagarrilaren 28an eta 29an egingo da, Goiko Plazan, eta jendearentzat irekita egongo da 12: 00etatik 21: 00etara barikuan eta 11: 00etatik 20: 00etara zapatuan.

Parte hartzen daben saltoki guztiek deskontu berezidun produktu izarra eskainiko dabe eta kartel bat izango dabe erakusleiho identifikatzailean. Batzuk aire librean egongo dira Goiko Plazan, eta beste batzuk, aldiz, beren saltokietan, eskaintzen dabezan produktuak direla eta, ezin baitira plazetara eraman.

Goiko Plazako merkatuan ez ezik, saltoki laguntzaile guztiek produktu bereziak, deskontuak, bonuak eta abantaila bereziak izango dabez dendetan.

FOODTRUCKAK, MUSIKA ETA ERAKUSTALDIAK

Xabier Ortuzar alkateordeak adierazo dauanez, Bermeoko dendetan erostea “benetakotasunez, kalitatez eta arreta pertsonalizatuz betetako esperientzia da”, eta bertan “altxor bakarrak eta arreta pertsonalizatua” aurki tu leitekez. “Bermeotar guztiak animatu gura doguz herriko denda eta lokaletara hurbiltzera eta bertan erostera eta kontsumitzera”, adierazo dau.

Azokari lotuta eta deskontu bereziekin, hainbat jarduerea antolatu dira: erakustaldiak, janari eta edari dastaketak, foodtruckak, zozketak, umeendako jarduerak, musikea, txikienentzako argazki rallya (8-14 urte). Gainera, 500 euroko hiru bonu zozketatuko dira Bermeoko ekitaldian parte hartzen daben saltokietan gastatzeko, azokan eta denda laguntzaileetan erosketeak egiten dabezan guztien artean. Garagarrilaren 29an jasoten diran txartel guztien artean zozketea egingo da Goiko Plazan arratsaldean, 19: 30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00