Bilbao Basketek Thijs de Ridder belgiarra fitxatu dau

Surne Bilbao Basketekin sinatu dau bi denporaldirako, hirugarren denporaldi baterako aukerarekin
Thijs De Ridder fitxaketa barria / Bilbao Basket

Thijs de Ridder hegal-pibot belgikarrak (20 urte, 2.03m) Surne Bilbao Basketekin sinatu dau bi denporaldirako, hirugarren denporaldi baterako aukerarekin. Jokalaria gaur egun U20 Europako txapelketea jokatzen ari da bere herrialdeko selekzioarekin. Txapelketa horretan puntuetan (19 partidako), erreboteetan (12 partidako) eta balorazioan (27.3 partidako) liderra izan da. Gainera, tapoietan dagoen 8. jokalaria da (1.3 partidako), lapurretetan dagoen 8. jokalaria (2 partidako) eta asistentzietan dagoen 10. jokalaria (4 partidako), eta bere taldea gidatzen dau Turkia, Italia edo Israel bezalako potentziak egozan talde batean txandatik pasatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular