Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, barikuz, euria barra-barra egingo dau, batez be egunaren lehenengo zatian eta iparraldean. Arratsaldetik aurrera atertzera egingo dau, batez be barrualdean, eta ostarte batzuk zabalduko dira. Pirinioetako mendi gailurretan edurra egingo dau.
Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperatureak bardintsu jarraituko dau eta maximoek udagoien itxurea hartuko dabe barriro. Uriburuetan, Baionan 10 gradu itxaroten dira gitxienez eta 14 gehienez, Bilbon 10 gitxienez eta 15 gehienez, Donostian 9 gitxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 6 gitxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean 6 gitxienez eta 12 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizaldean 6ko indarragaz eta goizean 4-5ekoagaz, eta itsaski handia eragingo dau hasieran, eta itsaskia edo itsaski handia goizetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 2 metrokoak. Baleiteke trumoi-ekaitzak izatea. Itsasgorak 04:04an eta 16:28an izango dira, eta itsasbehereak 10:10ean eta 22:32an. Uraren tenperaturea 16 gradukoa da eta ikuspena batetik lau kilometro artekoa izango da.