Guggenheimek gazteak Kusamaren kalabaza ospetsuak landatzera gonbidatu dauz

Uda honetan Yayoi Kusama artistak proposatutako kalabazen antzekoak etxean landatu ahal izateko kuia-haziak emongo dabez
Yayoi Kusama kalabaza erraldoiarekin / Guggenheim Museoa

Uda honetan, Guggenheim Bilbao Museoak opari ezin bereziagoa eskainiko deutse bisitaririk gazteenei: Yayoi Kusama artistak bere artelanetan iradokitzen dauzan kalabazen antzekoak etxean landatu ahal izateko kuia-haziak.

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketaren kariaz antolatutako ekimen horren asmoa artista bereziaren espiritu garaikidea etxeko gazteenei hurbiltzea da. Kusama loraz inguratuta hazi zan, bizitza organikoarekin hartuemon estuan, eta harentzat kalabazak zorionaren sinbolo dira, naturak eragiten deutson lilurarenak, baita bere arimarenak be. Horrexegatik, pertsonak zaindu behar diran modu berean zaindu behar dira haiek be.

Haziak garagarrila eta abuztuan zehar banatuko dira, astelehenetik barikura, guztira dagozan 10.000 kalabaza-hazi kitak agortu arte. Sorta bakotxa landatzeko jarraibideekin dator, eta bertatik ateratako landarari esker, Hong Kongeko M+ museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan eta Iberdrolaren babesarekin antolatutako erakusketara egindako bisitaren oroigarri bat izango dabe familiek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00