Gernikarrak Bahrain taldean jarraituko dau hurrengo hiru denporaldietan. Euskaltel-Euskadigaz 2011an debutau ebanetik hainbat urte pasau dira eta Frantziako Tourrean irabazitako etapak bere sasoi ona baino ez dau berretsi. Taldean horren jakitun dagoz. “Peiok gugaz daukan loturea luzatu izanak asko poztu gaitu. Une honetan ezinbesteko txirrindulari bat da guretzat” azldu dau Mailan Erzenek Bahreineko zuzendariak.
Etapa garaipena
Bost urteren ostean euskaldun batek Frantziako Tourreko etapa bat irabaztea lortu dau. Gernikarrak gogotsu hasi eban Tourra Bilbon baina hamargarren etapa arte itxaron behar izan dau amestutako etapea irabazteko. Ihesaldian ioiazan sei txirrindularien artekoa sprint-ean amaitu da eta azkarrena Pello Bilbao (Bahrain) izan da. “Azkeneko egunetan bizitako emozinoakaz kostau jata Frantziako Tourrean kontzentratzea” azaldu dau Bilbaok etapearen amaieran. Garaipena Suitzako Itzulian hildako bere taldekideari, Gino Mäderri eskaini deutso zerura begira.
Italiako Giroan etapa bi irabazitakoa, bere ibilbidean urrezko markea lortu dau gaur Pello Bilbaok Tourreko bere lehenengo etapea irabazita. Hori gitxi balitz sailkapen nagusian bosgarren postuan sailkatuta dago orain Jonas Vingegaard liderraren denboratik 4 minutu eta 34 segundura.