Pio Baroja plazako obrak amaituta, jolas interaktiboen gunea prest

Txirrista handi bi eta pistakaz olgetako jokoak aukeren artean
Pio Baroja plaza / Europa Press

Bilboko Udalak Pio Baroja plazako obrak amaitu dauz. Plaza horrek jolas interaktiboen eremu bat dauka orain, eta horreekaz lasterketeak egin, pistak konpondu, trofeoak irabazi eta argazkiak egin leitekez, errealidade areagotuko irudiekin, besteak beste.

Jolas horreek talde-jarduerea, ariketa fisikoa eta ikaskuntzea sustatzeko pentsauta dagoz, adin txikikoek teknologia modu “arduratsuan eta dibertigarrian” partekatu dagien, plazan jarritako informazino-panel batek jasoten dauanez.

Jarduerea horreetan parte hartzeko, aplikazino bat deskargau behar da, eta hori modu desberdinetan egin leiteke, hala nola QR kodea adingabeen gailuetan eskuragarri dagoan edozein irakurgailutatik eskaneauta. Aplikazinoa instalau ondoren, umeek jolastu gura daben taulako QR kodea eskaneau ahal izango dabe, parkeko zoladuran inprimauta. Horrela, figurak bilatu, pistak konpondu eta errealitate areagotuarekin jolastu ahal izango dabe.

Gainera, plaza barrituak mahaiak eta aulkiak daukaz eta txirristak umeen jolasetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00