Berbagunearen X. edizinoak 1.500 pertsona batuko dauz

Zemendiaren 23an izango da San Mamesen
Ezkerretik eskumara, Isaac Amezaga, Eider Inunciaga, Nerea Ortiz, Jose Angel Iribar eta Saioa Altuna / Bilboko Udala

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu daben, eta Ulibarri Euskaltegiak eta Athletic Clubek antolatu daben hitzordu honen helburu nagusia euskera kalera ateratzea eta hizkuntzearen eguneroko erabilerak daukan garrantzia aitortzea da.

Urtero lez, edade eta egoera guztietako euskaldunak hainbat gairi buruz euskeraz berba egiteko mahai baten inguruan alkartuko dira. Hiru txanda izango dira goizez eta bat arratsaldez, bakotxa ordu eta Taldeek, moderatzaile baten gidatuta, gaurkotasuneko gaiei buruz berba egingo dabe. Parte hartzeko, Berbagunearen web orrian emon behar da izena.

Giro lasaian, parte-hartzaileek liburuei, kirolari, aisialdiari eta beste gai interesgarri batzuei buruzko alkarrizketak partekatuko dabez beste euskaldun batzuekaz. Egun osoan lau txanda antolatuko dira: 09:30etik 11:00etara, 11:00etatik 12:00etara, 12:30etatik 14:00etara, eta azkenik, arratsaldez, 17:00etatik 18:30era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular