Zapatuan Gernikako zesta ligaxka izango dogu

Barandika-Zabalak Goikoetxea-Manziren aurka jokatuko dabe
Erkiaga eta Del Rio Gernikako Grand Slamean / Jai Alai World Tour

Barikuan 22:00tan Mutrikuko Miruaitz pelotalekuan, Master Series txapelketako finala: Goixerri-Manci Eñaut-Lekerika. Gaba zabalduko dau Maite-Eneritz eta Ihart-Fridaren arteko partidua.

Finalerdietako partiduan ikuskizun ederra eskeini eban Eñaut Urreisti mutrikuar gazteak, Goikoetxea eta Bailoren aurka. Goixerrik ta Mancik Aaron eta Zabalaren aurka irabazi eben.

Bihar 20:00tan Hondarribiak udako Jai Alive jaialdiaren bigarren jardunaldia hartuko dau.

Hondarribiko Jostaldi pelotalekuak udarako aurreikusita dagozan zortzi emonaldietatik bigarrena hartuko dau bihar, 20: 00etatik aurrera.

Lehenik eta behin “HPE Txapelketea” ko bi partidu jokatuko dira, Hondarribiko harrobiko gazteekin.

Ondoren, Master Serieseko bigarren finalerdia jokatuko da: Goitia-Atain eta Etxeberri-Betelu. Partidu honetako irabazleak abuztuaren 4an, barikua, jokatuko dan finalera pasako dira eta Basterra-Ibarluzea sailkatuta dagoz.

Iparralden, Jai Alai League zirkuitoan, Donibane Lohitzuneko 2. Masterra irabazi dabe Johan Sorozabal eta Thibault Basque lapurtarrek. 8-15, 8-15 Ithurria eta Gorkaren aurka. Barandikaren ordez jokatu dau Ithurria zuberotarrak, belaunean min hartuta baitago gernikarra. Horrela doa Donibane-Lohitzuneko uda:

Donibane Master 1: Olharan-Lopez

Donibane Master 2: Johan-Basque

Master bakoitzeko irabazleak 1000 puntu, bigarrenentzat 600 eta finalerdietan kalera geratutakoek 360 puntu.

Gaur Biarritzen (Euskal Jai, 20:00tan) Master 2-ko finala:

LADUCHE-DEL RIO vs ERKIAGA-MINVIELLE

 

Zapatuan 21:00tan Gernikako ligaxka izango dogu. Barandika-Zabalak Goikoetxea-Manziren aurka jokatuko dabe. Beste partidua Olharan-Lekerika Erkiaga-Del Rio izango da.

Ligaxkako partidua da, baina finala balitz bezala. Gutxienez Erkiaga eta Del Riorentzat. Ispasterreko aurrelariak eta Gasteizko atzelariak biziraupena daukate jokoan Gernikako Grand Slamean. Aurreko jardunaldian, Aaronen eta Lopezen aurka galdu eben, bi setetatik bana eta modu mingarrian: berdinketea hausteko azken tantoan (13-15, 15-5, 4-5).

Gasteiztar gazteak eta López taldekideak arnasa hartu eben lasaituta. Orain Olharanek eta Lekerikak irabaztea behar dabe. Lortzen badabe bi bikote hauek finalerdietan izango dira. Erkiagak eta Del Riok irabazten badabe, eurak izango dira sailkatuak, Olharan eta Lekerikarekin batera.

Erkiaga-Del Rio eta Olharan-Lekerika bikoteen arteko partidua Grand Slam honetako finala izan daiteke. Gernikaren porrotaren ondoren, Aritzek eta Julenek berriro jokatu dabe elkarrekin, oraingoan Pauen, Ithurria eta Lopezi irabazita (12-15, 15-4, 2-5). Larunbateko partidua elkarrekin jokatuko daben hirugarrena izango da. Makinek koipeztatuago egon behar dabe, baina arerioak lehen mailakoak dira eta ez dabe batere erraza izango.

A multzoko partiduan, Barandika-Zabala eta Goikoetxea-Manzi bikoteek lehen postua daukate jokoan, biak sailkatuta baitagoz. Gernikako aurrelariak bi partidu bertan behera utzi dauz belauneko minagatik (Master 1eko finalerdia Pauen eta Master 2ko finala Donibane-Lohitzunen) baina Gernikarako osatzea espero dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00