Zidarrezko domina Uxue Arruza amazona bizkaitarrarentzat

Italiako Europako Children Txapelketean izan zan
Uxue Arruza bigarren Italian / EKFB

Uxue Arruza amazona bizkaitarrak zidarrezko domina lortu eban Gorla Minoreko (Italia) Salteko Adingabeen Europako Txapelketean. Uxue Arruza Gatikako kirolariak erakustaldi bikaina eskaini eban banakako jauzien finalean. Amazona gaztea, estaduko hipikaren azken denporaldietako errebelazinoetako bat, ausardia handiagaz amesten dabil. Igaz be nabarmendu zan kategoria horretako Europako txapelketan. Urtebete geroago funtsezkoa izan dan esperientzia lortu eban.

Euskal amazonak seigarren zero egin eban jarraian, ibilbide erabakigarrian “Clarín de Llamosas” lanarekin. Bere denporak bigarren izateko aukerea emon eutson. Sari handia da amazona batentzat, gaztea izan arren, beti honelako arrakastetarako lan egiten ebalako. Pello Elorduy Ibarzabal entrenatzailearen beste ikasle bat, Haizea Garmendia Ajuria, seigarrena izan zan “Tescari ‘Jac” -era salto eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular