Amorebietak Pablo Cuñat fitxatu dau lagatuta Levantetik

Bartzelonako harrobiko atezaina da
Pablo Cuñat, Amorebietaren atezain barria / SD Amorebieta

Pablo Cuñat Campos (Valentzia, 2002-04-28) atezainak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko dau denporaldi bukaerara arte. Levante taldetik dator lagatu gisa.

Atezain urdin barria alebin zanean heldu zan Levantera, baina 2017an, kadete mailan, Bartzelonara joan zen. Bartzelonako klubean jarraitu eban 2020ra arte, orduan Levantera itzuli baitzan jubenil A taldean aritzeko. Pasa dan 2022-2023 denporaldian, Levante Atleticorekin, gol gutxien jaso eban atezaina izan zan Hirugarren Mailako 6. Multzoan: 11 gol 22 liga partidutan. Gainera, 15 partidu ofizialetan egon zan deituta lehen taldearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular