Bilbao Basketeko jokalariek azterketa medikoa pasatu dabe IMQn

Xabi Rabaseda, Adam Smith, Alex Renfroe, kapitaina, Tomeu Rigo, Alex Reyes eta Georgios Tsalmpouris egon dira
Adam Smith IMQn / Bilbao Basket

Surne Bilbao Basket taldeko jokalariei elektrokardiograma eta ekokardiograma bana egin jake IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kardiologia Unitatean; izan be, proba horien eskutik hasia da eliteko kirol-azterketa medikoa, eta hori saskibaloilariei egunotan egingo jaken probekin osatuko da, kamiseta beltza janzteko gai badira jakiteko helburuz.

Jokalari hauek igaro dira gaurdaino instalazino medikoetatik: Xabi Rabaseda; Adam Smith; taldea indartzeko etorri dan fitxaketa berria, Alex Renfroe; kapitaina, Tomeu Rigo; Alex Reyes; Georgios Tsalmpouris, eta David Monge, Iker Chacón, Asier Fernandez, Elvis Ude, Eneko Salinero, Kepa De Castro eta Unai Barandalla harrobiko jokalariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular