Atzo hasi zan txirrindularitzako Munduko Txapelketea Glasgown (Eskozia). Ez da ohiko Mundiala izango. Glasgowkoa Super Mundiala da. Txirrindularitzearen historiako txapelketarik handiena izango da. Lehenengoz UCI-k txirrindularitzearen disziplina guztiak -ziklokrosa izan ezik- batu dauz txapelketa berean. Abuztuaren 13ra bitartean 120 herrialdetako 3.000 parte hartzaile baino gehiago alkartuko dira. 13 modalidadetan lehiatuko dira eta 200 munduko titulu baino gehiago banatuko dira. Ion Izagirre eta Eukene Larrarte azpimarratu geinkez euskaldunen artean.
Euskadi fundazinoak sei ordezkari izango dauz bertan: Euskaltel-Euskadiko Enekoitz Azparren, Xabier Mikel Azparren eta Carlos Canal, eta LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazinoko Tania Calvo, Laura Rodríguez eta Alba Teruel.