Gorlizeko Udalak inkesta bat egin dau Santiago Jaiei buruz

Ekimenaren helburua 2023ko Santiago jaietan gauzatutako kultur-jarduerea eta zerbitzuak baloratzea da
Gorlizko 2023ko Santiago Jaietako kartela / Gorlizko Udala

Jai eredu herrikoi bat izan eta Santiago jaiak guztion artean eregiteko helburuarekin, Gorlizko Udalak inkesta bat jarri dau martxan, datorren urteko jaiei begira herritarrek euren eretxia eta proposamenak adierazteko aukerea izan dagien.

“Ekimen honen bidez, herritarrek 2023ko Santiago jaietako kultur jarduereak eta zerbitzuak baloratu ahal izango dabez. Era berean, hurrengo edizinoetako programazinoa guztion artean hobetzeko eta eraikitzeko ekarpeneak eta ideia barriak bilduko doguz”, adierazi dau Ekaitz Pau Gorlizko alkateak.

Inkesta anonimoa eta konfidentziala da, eta online bete daiteke https://labur.eus/Iqz7r, baita idatziz be. Horretarako, Kultur Etxean, Sertutxenan edo turismo-bulegoan dagozan inprimakiak bete behar dira. Bertan, buzoiak jarriko dira. Kasu bietan, inkestan parte hartzeko azkenengo eguna abuztuaren 8a izango da.

Udalak, inkesta honetan parte hartzearen garrantzia azpimarratzen dau, eta beraz, herritar guztiak animetan dauz 2023ko jaiak guztion artean diseinatzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular