Bizkaiko Foru Aldunditik jakitera emon dabenez, ‘Ibilbide Historikoak’ bisita gidatuen programeak abuztuan be eskainiko dauz Urdaibaiko aztarnategietara ibilbide arkeologikoak. Normalean bisitau ezin diran aztarnategi arkeologikoak dira, gure historia ulertzeko ezinbestekoak diran ondare baliabideak. Bost proposamen aukeran: Arrolako oppiduma, Foruko Erromatar herrixka, Tribisburuko nekropolia, Ereñozar gaztelua eta Katillotxuko estazino megalitikoa.
- Arrolako oppiduma (Arratzu) – Abuztuaren 5, 7, 14, 19, 21 eta 30ean
- Erromatar herrixka (Foru) – Abuztuaren 2, 9, 13, 17, 23, 26 eta 28an
- Tribisburuko nekropolia (Bermeo) – Abuztuaren 4, 6, 11, 18, 25 eta 27an
- Ereñozar gaztelua (Ereño) – Abuztuaren 3, 10, 12, 16, 20, 24 eta 31n
- Katillotxuko estazino megalitikoa (Sukarrieta) – Abuztuaren 10, 21 eta 24an
Ibilbide Historikoetako bisita guztiak www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean konsultau daitekez. Baita 688 856 689 telefono zenbakira deituta edota ibilbideak@bizkaia.eus helbidera idatzita be. Izena emotea beharrezkoa da.