Durangoko Landako klubak teniseko Laboral Kutxa Txapelketea Nazionalaren bigarren edizinoan parte hartzeko epea ireki dau. Txapelketea irailaren 2tik 9ra bitartean jokatuko da benjamin, alebin, infantil eta junior kategorietan – gizonezkoen eta emakumezkoen banakako formatuan – eta izena emateko epea abuztuaren 29ra arte egongo da zabalik.
Partidak Landakoko tenis pistetan izango dira, azalera gogorrean. Kimu eta haur kategorietan, 2 tie-break set eta match tie-break set 10 puntura izango dira; benjaminetan, berriz, 2 set labur eta match tie-break set bat 10 puntura.
Hiru kasuetan, izena emateko kuota 10 eurokoa izango da FBT eskola-lizentzia izanez gero, eta 15 eurokoa bestela. Junior mailan, bestalde, partidak 3 tie-break setek osatuko dabez eta izena emateko kuota 20 eurokoa izango da.
Ordainketea eskudirutan egingo da lehen zatia baino lehen, baina ordaintzeko betebeharrak bere horretan jarraituko dau agertzen ez bada. Aldez aurretik, izena emon beharko da klubaren webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
Sariak
Koadroen zozketea Euskadiko Tenis Federazinoan egingo da abuztuaren 30ean 12.00etan. Hurrengo egunean, ordena ikusgai egongo da ctlandako.com eta fbizkainatenis.eus-en.
Sariak opari txekeetan banatuko dira: 200 euro txapeldunentzat eta 100 euro junior finalistentzat; 100 euro alebin eta haur mailako irabazleentzat eta 50 euro bi kategoria horietako txapeldunordeentzat; eta 50 euro txapeldun benjaminentzat eta 25 finalistentzat.