Lekeition zestako Masters Series txapelketea abuztuaren 19tik 26ra

Erkiagak eta Del Riok estreinatuko dabe Gernikan irabazi barri daben txapela
Lekeitioko Masters Serieseko aurkezpena / Jai Alai World Tour

Lau hilabeteren ondoren goi-mailako zesta-punta bueltan da barriz Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Eraman! enpresearen, Lekeitiko Udalaren eta Akarregi pelota alkartearen arteko alkarlanak txapelketa barri bat ekarri dabe: abuztuaren 19an eta 26an jokatuko dan Master Seriesa (biak zapatuak). Gernikan amaitu barri dan Grand Slamari Lekeitiok hartuko deutso lekukoa eta Erkiagak eta Del Riok bertan defendatu beharko dabe Katedralean oraintsu irabazitako txapela.

Partiduak

Abuztuak 19, 19:00 – Finalerdiak

  • Goikoetxea-Lekerika vs Laduche-Atain
  • Erkiaga-Del Rio vs Johan-Lopez

Abuztuak 26, 19:00 – Final handia

Barritasunak eta agurrak

Aurpegi aldetik, hainbat barritasun izango dira Master Series honetan. Alde batetik Johan Sorozabal biarriztar gaztea, Gernikan finalista izan dana. Ludovic Laduche Getariako aurrelaria be Lekeitioko Master Seriesean izango da, Iparraldeko denporaldian emaitza onak lortuta. Eta azkenik Gorka Mugartegi “Atain” markinarra. Garagarrilean debutau eban bere herriko Grand Slamean eta bigarren aukera izango dau honako hau.

Txanponaren beste aldean, Iñaki Osa Goikoetxearen agurra daukagu. Bere azken denporaldia jokatzen dabil zumaiarra eta Lekeition azkenengoz ikusteko aukerea egongo da Unai Lekerika atzelariak lagunduta. Alkarrekin Munduko Kopa irabazitakoak dira 2021ean.

Erkiagarentzat berezia

Aritz Erkiaga ispastertarrarentzat berezia izango da Santi Brouard pelotalekura itzultzea. Bertako eskolatik urtendako pelotaria da eta garaipena lortu nahi dau etxean. Aste Santuan ezin izan eban lortu Goikoetxea eta Manzik irabazi baiteben orduan.

Sarrerak

Partiduak 19:00tan hasiko dira eta sarrerak salgai dagoz www.eramanjaialai.com webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00