Movistar Teameko Oier Lazkano txirrindulari euskaldunak ezin izango dau parte hartu Glasgown jokatuko dan Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketean, Ordiziako Klasikoan izandako erorikoaren ondorioz.
Lazkanok joan dan astean izan eban ezbeharra, eta ezin izan da berreskuratu, Ion Izagirrerekin batera talde nazionalaren aukerea handienetako bat baitzen eta erlojupekoan zein ibilpidean parte hartu behar baiteban. Azken horretan Espainiako egungo txapelduna da.
Era berean, Euskaltel-Euskadiko Xabier Mikel Azparren euskal txirrindulariaren ordezkoa izango dala jakinarazi dau Espainiako Txirrindularitza Federazinoak.