Peru Irazola Errumaniako Munduko Hard Enduro txapelketean hamaseigarren postuan sailkatu da

Elorriarrak proba honetan parte hartzen dauan bigarren aldia izan da
Peru Irazola Errumaniako txapelketean / Anboto

Peru Irazolak emaitza onak pilatzen jarraitzen dau. Errumaniako Red Bull Romaniacs motor proban parte hartu eban joan zan astean. Munduko Hard Enduro txapelketako proba da eta hamaisegarren postuan sailkatu zan kategoria gorenean.

Elorriarrak proba honetan parte hartzen dauan bigarren aldia izan da. “Urte hasieratik hasi nintzan ondo prestatzen bai fisiko eta teknikoki. Urteko beste lasterketetan ondo ibili naiz (adibidez espainiako txapelketean seigarren postuan nago momentuz) eta horrek konfidantza emon deust Errumaniako probari aurre egiteko”, azaldu dau Irazolak.

Aurreko urteko esperientziagaz, elorriarrak bazekian proba gogorra izango zala. “Behin han nengoala, banekian nire maila emonez gero ondo ibiliko nintzala eta halaxe izan da. Oso lasterketea gogorra da fisiko eta mentalki, egunean 8 ordu inguru motorrean 4 egunez jarraian, eta oso gustora gelditu naz emaitzarekin. Igoerea eta jaitsierea teknikoak eta pista azkarrak konbinatzen dauzan proba da Errumaniakoa eta ni bezalako pilotu ez profesional batentzat (lan egiten dot astean zehar) era desberdinetako entrenamenduak egitea ez da erraza denpora faltagatik. Hala be esfortzuak pena merezi izan dauan sentsazinoa daukat”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00