Thibaut Courtois atezain belgikarrak aurreko lotailu gurutzatua hautsi dau, eta ez da San Mamesera helduko

Otsailerarte egongo da jokatu barik Real Madrileko jokalaria
Thibaut Courtois, Real Madrileko atezain belgikarra / Europa Press

Thibaut Courtois Real Madrileko atezain belgikarrak 2023-2024 denporaldiko hainbat hilabete galduko dauz eguen honetan ezker belaunean lesino larria izan ostean, talde madrildarrak baieztatu dauanez. Beraz, ez dau bihar San Mamesen jokatuko.

Thibaut Courtois gure jokalariari egindako proben ondoren, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura diagnostikatu jako. Jokalariari ebakuntza egingo deutsie datozen egunetan “, adierazi dau Athleticen ligako aurkariak ohar baten bidez.

Momentuz, Real Madrilek ez eban adierazi baja aldirik nazinoarteko atezainarentzat, baina lesinoaren tipoak adierazten dau, kasurik onenean, gutxienez sei hilabetez egongo dala zelaietatik kanpo, eta, beraz, 2024ra arte ez da itzuliko.

Lesino hori ezustekoa da Carlo Ancelottiren taldearentzat, atezain titularra denpora luzez galdu baidau, azken arrakastetan funtsezkoa eta defentsan ezinbesteko zutabea, eta, beraz, talde madrildarrak erabaki behar dau merkatura ordezko baten bila joango dan edo Andrey Lunin ukrainarrarengan konfiantza izango dauan. Atezain ukraniarra jada San Mamesen jokatu eban 2017an Zorya taldearekin.

“Ez dozu inoiz horrelakorik espero, baina orain onartu eta dena egin behar da gainditzeko eta are indartsuago itzultzeko. Eskerrik asko guztioi energiagatik, maitasunagatik eta animoagatik, lehenbailehen suspertzeko motibatzen nautela ziurtatzen deutsuet “, adierazi eban Courtoisek bere sare sozialetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular