Txomin Juaristi bigarren izan da Portugalgo Itzuliko aitzin-etapan

3,6 kilometroko erlojupekoan lastertu da Viseun
Txomin Juaristi podiumean Portugalen / Euskaltel Euskadi

Rafael Reisek bakarrik gainditu dau Juaristiren denpora, 3:58 portugaldarrarentzat eta 4:00 Juaristirentzat. Euskal taldea 2023ko lehen garaipenetik bi segundora geratu da, beraz. Unai Cuadrado, Unai Iribar, Mikel Iturria, Andoni López de Abetxuko, Luis Ángel Maté eta Antonio Soto taldekideek osatzen dabe talde laranja Grandissiman, Pello Olaberriaren zuzendaritzapean.

Txomin Juaristi: “Nahiko pozik nago, baina baita triste be, garaipenea lortzeko aldea markatzen daben bi segundo horiengatik. Polita izango zan maillot horiarekin egotea, baina aitzin-etapa ona egin dogu, eta pozik nago ez dalako nire tartea. Ondo aritu naz, dena emon dot, eta marka ona egin ahal izan dot. ‘Aulki beroan’ egon naiz Rafa iritsi dan arte, azkena irteten, eta zartada izan da galtzea. Hala be, pozik egon behar dogu itzuleraren hasierarekin eta dena emongo dogu taldean ahalik eta emaitzarik gorenak lortzeko lehiatuko gara”.

Juaristik Portugalgo Itzulia ederra bete eban iaz, hamargarren postua sinatuta eta hirugarren eta laugarren bi etapetan. Zapore gazi-gozoa izan arren, taldea dena emptera aterako da lehen saioan, 188,5 kilometrokoa Anadiatik Ouremera, ibilpide bihurgunetsu batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00