Gernikako urriko azken asteleheneko azokak 307 postu eukiko dauz

Baserritarrak Pasealekun, Artekalen eta Juan Calzadan egongo dira
2022ko urriko azken asteleheneko postu bat / Bizkaia Irratia

Hirurehun saltokien artean 50 artisauenak izango dira. 39 gaztaigile gerturatuko dira Gernikara eta 29 postutan ogia eta euskal pastela erosteko aukerea egongo da. Ortuariak 25 saltokitan topau ahalko dira eta txakolina 18 mahaitan. Kontserbak, eztia, frutea, sagardaoa edo landarak be ez dira faltauko. Astelehenerako euri apur bat iragarrita dago eta hori dala eta Gernikako udaletik dinoe ez dabela beste urte batzutako jende-uholdea itxaroten. Segurtasuna bermatzeko Ertzaintza, Gurutze Gorria, udaltzaingoa eta suhiltzaileak egongo dira, guztira 70 lagun. Udaletik Gernikara garraio publikoan joateko aholklua emon dabe. Eguerdiko ordu batetan gaztairik onenaren lehiaketea egongo da. Gogoratu inoz 7.700 euro ordaindu izan dirala gaztai txapeldunaren truke.

Bizkaia Irratiak urriaren 30eko goizeko eta eguerdiko zuzeneko programazinoa Gernikatik egingo dau zuzen zuzenean eta gure mikrofonoetatik besteak beste Arantza Atutxa (BFAko Nekazaritza diputadua), Onintza Enbeita bertsolaria, Iñaki Uribe Gernika Rugby taldeko presidentea eta makina bat ekoizle pasauko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular