Abadiñoko Udalak 1.950 bonu eskainiko dauz

Lanbakoek 40 euroko deskontua daben bi bonu eskuratu ahalko dabez 50 eurotik gorako erosketak egiteko
Abadiñoko Udala, erosketa bonua aurkezten / Abadiñoko Udala

Abadiñoko Udalak, 50.000 Euroko balioa daben 1.950 bonu eskiniko dauz irailaren 11tik aurrera. Bonu horiek 5, 30 eta 40 euroko deskontuak emongo ditue ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko, kanpainari atxikitako denda eta ostalaritza-establezimenduetan. Beste urte batez, saltoki txikietan eta tokiko ekoizleei egindako erosketak sustau gura dira. Bonuak herritarren profilaren arabera emongo dira, eta sarrera txikiagoak daukaten personak deskontu handiagoa izango dabe. Horrela, 65 urtetik gorakoentzat 770 bonu berde banatuko dira, langabezian dagozanentzat 600 bonu errosa eta 18 eta 65 urte bitartekoentzat 580 bonu urdin.

Erosketa-bonuak ilenetik, hilearen 11tik, aurrera banatuko dira, irailean zehar egindako erosketetan erabilteko. Zelaietan, Muntsaratzen, Mendiolan, Sagastan, Urkiolan, Gazteluan eta Amaiterminen bizi diranek udaletxera joan beharko dabe goizez edo Udal Mediatekara goizez eta arratsaldez. Gerediagan, Traña-Matienan, Lebarion eta Astolan bizi diranek Matienako udal bulegoetan jaso al izango dabe bonoa, goizez; edo Errota Kultur Etxean, goizez eta arratsaldez.
Bonuak izendunak dira, eta, beraz, titularrak NANa aurkeztu beharko dabe. Lanbakoen kasuan, bi bonu jasotzeko aukera izango dabe, eta Lanbideak emondako frogagiriaren bitartez egiaztau beharko dabe euren egoera. Bonu urdinak 5 euroko deskontua izango dau, eta gitxienez 10 euroko erosketa batean gastau beharko dira; berdeak, 30 euroko deskontua, 40 euroko gitxieneko erosketa batean gasteteko, eta errosak, 40 euroko deskontua 50eko gutxieneko erosketa batean erabilteko. Bonuak erosketa bakarrean trukau al izango dira, ekimenagaz bat egin daben establezimenduetan.

“Abadiñoko Udalak herriko merkataritza-jarduera bultzateko konpromisoa hartu dau, bonuen beste kanpaina baten bidez. Ekimen horren bitartez, udalerriko denda txikiei babesa emon gura deutsegu eta kolektibo ahulenei lagundu. Uste dogu dinamika positiboa dala, eta legegintzaldi honetan zabaldu egingo dogu, Abadiñoko tokiko merkataritza susperteko planaren bidez”, azaldu dau Edurne Maguregui alkateordeak.

Kanpainarekin bat egin daben establezimenduen eta ekoizleen zerrenda:

1. Fontanería Ricardo (Txanporta 4)
2. Federópticos Apraiz (Trañabarren 13-1)
3. Basque Coontry Bike (Iturritxo 3)
4. Elur arrandegia (Zeletabe 19)
5. Matiena farmazia (Trañabarren 15)
6. Miren Itziar Sánchez Robles farmazia (Urbitarte industrialdea 4)
7. Mikel Harategia (Eskolakoa 2)
8. Leire López de Aretxaga farmazia (Torresolo 4)
9. Iglu (Trañaetxoste 8)
10. Edurne arrandegia (Trañaetxoste 4)
11. Marian fruta-denda (Trañaetxoste 6)
12. Gisasola Pentsuak Ekogarden (Zubibitarte 14)
13. Pili Janari Denda (Ferialeku 1)
14. Taberna Zarra (Trañabarren 1)
15. Amaia Munitxa fisioterapia (Trañaerrota 1)
16. Garitaonandia arrandegia (Erezena 1)
17. Teo harategia (Trañaetxoste 1)
18. Firue (Txinurrisolo 6)
19. Elorriaga Kirolak (Trañabarren 13-1)
20. Carmen Alcorta ile-apaindegia (Zubibitarte 11)
21. Bea García Ile-apaindegia (Andra Mari 7)
22. Keiran Irish Tabern (Txinurrisolo 8 A)
23. Zure Denda (San Prudentzio 6)
24. Petite liburu-denda (Zubibitarte 11)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00