Durangon mogikortasun jasangarriaren astea ospatuko dabe

Herriko hamaika elkartek eta eragilek parte hartu dabe programaren prestakuntzan
Durangoko 2023ko Mugikortasun Astearen aurkezpena / Durangoko Udala

Konbinatu eta mogidu! Energia zaindu lemapean Durangok hainbat jolas, prestakuntza eta kirol-jarduerak izango dauz irailaren 16an zapatuan, 2023ko Mugikortasunaren Europar Astea ospatzeko.

Urteko kanpaina honen helburua osasun publikorako zein ingurumenerako onurei buruz sentsibilizetea da. Beren beregi garraio publikoa, bizikletea eta oinezkoen joan-etorriak bultzatu gura dabez. Aurton, Europako Batzordeak “Eraginkortasun energetikoa” aukeratu dau kanpainarako. “Oso konprometituak gagoz mobikortasun iraunkorra eta eraginkortasun energetikoagaz, hori dala eta arlo horretan kontzientziazino-kanpainak bultzatzen jarraituko dogu” azaldu dau Mireia Elkoroiribe alkateak.

Horretarako, Durangoko Udalak, herriko hainbat alkarte eta eragilerekin alkarlanean, hainbat jarduera eta tailer antolatu dauz Jose Miel de Barandiaran, Zumalakarregi eta Ezkurdi parkean. Jarduketak galtzadan zein aparkalekuetan egingo dira, 12:00etatik 15:00etara bitartean. Zumalakarregiko galtzadan txirrinduakaz eta patinakaz lotutako jarduerak egongo dira. Txirrindularientzako eta skaterrentzako zirkuituak antolatuko dira eta txikienek beren trebetasunak hobetu ahalko dabez. Era berean, bidegorritik urteteko abiapuntua izango da, bertan, familiei udal-bizikleta-erreien egungo araudiari buruzko formazinoa emongo jake. Kale horretan bertan, bizikleta materiala eta eskulanak saltzeko aparkalekuak erabiliko dira eta mendate bat igoteko aukerea izango da bizikleta estatikoen eta ibilpidea simulauko daben telebisten bidez. Jose Miel Barandiaran kaleko aparkalekua tailer eta jolas tradizionaletarako prestauko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular