Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko dau Galdakaoko jaietan

Zapatu goizaldean trenen zerbitzua ordu birik behin bermatuko da
Euskotreneko tren bat / Euskotren

Euskotren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko da datozan bi zapatuetan, irailaren 9an eta 16an, Galdakaoko jaiak direla eta, festaz gozetako garraio publikoaren aukerea erosoa izan daiten.

Euskotrenek jakinarazo dauenez, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko da Matiko/Bilbo-Traña tartean, zapatu gauetako zerbitzuaren osagarri. Matiko/Bilbo-Deba, Lezama-Matiko/Bilbo-Kukullaga/Etxebarri, Matiko/Bilbo-Kukullaga/Etxebarri (Bilboko metroaren 3. linea) eta Zornotza-Bermeo lineetan eskaintzen da zapatu gauetako zerbitzua.

Euskotrenek erabiltzaileei gomendatu deutse ordutegiak aldez aurretik kontsultetako app ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Gainera, erabiltzaileek informazino gehiago jaso leikie Euskotreneko langileek zerbitzatzen dabezan geltokietan eta 944 333 333 telefono zenbakian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular