Galdakaoko 34 ortu ekologikoak erabilteko eskaeren epea zabalik

Hurrengo 4 urterako lizentziak banatuko dauz udalak
Egia auzoko ortu bat / Galdakaoko Udala

Galdakaoko Udalak zabalik daukaz Egiako 34 solo ekologikoak erabilteko lizentziak irailaren 21era arte, udalerriko udalak jakinarazo dauenez. Udalak banatuko dauz 34 lurzati erabilteko lizentzia horiek datozan lau urteetarako. Lursail bakotxak 40 eta 50 metro koadru bitarteko azalera dau, eta lurzati indibidualizau lez erabilteko prestauta dago.

Espazioak instalazino eta espazio partekatuak be badaukaz: instalazino bat aldagela, armairu, dutxa eta zerbitzuagaz, eta eremu itxi bat nekazaritzako tresnak gordeteko.

Laster, baratze horreetako 34 banatuko dira herritarren artean, eta Udalak beste bi lurzatiak gizarte-hezkuntzako proiektuetarako gordeko ditu. Eskatzaile gehiago balego, esleipena zozketa bidez erabagiko litzateke.

Banaketan parte harteko beharrezkoa izango da Galdakaon erroldatuta egotea, adin nagusikoa izetea eta Galdakaoko Udalean ordainketa fiskalak egunean izetea. Etxebizitza bakotxeko ezin izango da partzela bat baino gehiago erabili.

Ezinbesteko beste baldintza bat baratzeak praktika ekologikoen arabera lantzea da. Horretarako, Udalak nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro bat emongo deutse lur horiek landuko dituenei.

Eskaerak Galdakaoko Udalaren webgunean aurkez daitekez. Halan be, eskaera egiteko zaltasunak izan ezkero, ESAN bulegoan emongo da laguntza, ilenetik barikura, 08: 00etatik 14: 15era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular