Goikoetxearen agur zoragarria Hondarribian

Goikoetxea-Gorka dira aurtengo ‘Grand Slam Hondarribia’ko txapeldunak, finalean Johan-Basque 2-0 gainditu ondoren (15-11, 15-14)
Goikoetxea garaile Jostaldi pelotalekuan, Hondarribian / Jai Alai World Tour

GoikoetxeaGorka dira aurtengo ‘Grand Slam Hondarribia’ko txapeldunak, finalean JohanBasque 2-0 gainditu ondoren (15-11, 15-14).

Final polita ikusi da harmailak goraino beteta ebezan Jostaldi pelotalekuan. Bertan profesional lez Goikoetxeak be azken partidua jokatu dau eta beste interes puntua Johan eta Gorka anaien arteko lehia izan da.

Johan-Basque sasoitsu hasi dira eta bazirudien sorpresa emon eikiela, baina gorriak sendotzen joan dira eta lehen seta 15-11 irabazi eben. Bigarrenean be norgehiagoka estua ikusi al izan zan. Momentu erabagiorretan Goikoetxeak maisuki jokatu eban eta bigarren seta 15-14 eroan eben.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular