Gorbeia Suzien, Skyrunner World Serieseko proba zapatuan

Zapatu honetan, irailaren 23an, Zeanurik Gorbeia Suzien mendi lasterketaren hamargarren edizinoa hartuko dau
Gorbeia Suzien Merrell 2022ko lasterketea / Gorbeia Suzien Merrell

Zapatu honetan, irailaren 23an, Zeanurik Gorbeia Suzien mendi lasterketaren hamargarren edizinoa hartuko dau. Aurten Skyrunning Munduko Kopako Premier proba izango da. Nazino desbardinetako korrikalariak munduko onenak izateko lehiatuko dira 32 kilometroko ibilbidean eta 2.400 metroko desnibel positiboan. Gorbeia Suzien Merrell 2023k 32 eta 21 kilometroko urteroko bi lasterketei eusten deutse, eta 800 parte-hartzaileek Gorbeiako Parke Naturaleko malda gogorrei aurre egin beharko dinoe. Skyrace lasterketa goizeko 09:00etan hasiko da, eta 21K lasterketa 11:00etan abiatuko da. Biak Zeanuriko plazan hasiko dira. Doako autobus zerbitzu batek publikoa Zeanuritik Pagomakurrera hurbilduko dau, korrikalariak animetako aukerea euki dagien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular