Iñigo Vicentek Racingekin kontratua barritu dau 2027arte

40 partidu jokatu eta zazpi gol sartu ebazan elastiko berdearekin joan dan denporaldian Bigarren Mailan
Iñigo Vicenteren barrikuntza Santanderreko taldean / Racing Santander

Santanderreko Racingek kontratua barritu deutso Iñigo Vicenteri 2027ko bagilaren 30era arte. Erasotzaileak 40 partidu jokatu ebazan Bigarren Mailan, eta zazpi gol sartu ebazan elastiko berdearekin. Azkena, Eibarren aurka Los Campos de Sporten, LaLiga SmartBank amaitu baino bi jardunaldi lehenago zilarrezko kategorian talde kantabriarraren jarraipenea ziurtatzeko balio izan eban.

Iñigo Vicente Elorduy Derion jaio zan 1998ko urtarrilaren 6an eta Lezaman trebatu zan. Jokalari bizkaitarrak UEFA Youth Leagueko gazte zuri-gorriarekin parte hartu eban eta 2017an Bilbao Athleticen jokatu eban. Bigarren B Mailan 66 partida jokatu ebazan eta LaLiga SmartBankera igotzeko bi promozino partidu –20 tanto egin ebazan, 30 asistentzia emonda-.

Vicente, erdilari edo muturreko gisa jardun dezakeena, Mirandesen aritu zan lagatuta 2019/20 eta 2021/22 denporaldietan. Bigarren Mailako 74 partidutan eta Errege Kopako seitan aritu zan, eta 13 diana sartu ebazan. Derioko erasotzaileak (1,78 da eta 68 kilo pisatzen dauz) Athleticen elastikoa defendatu eban 2020/21 denporaldian, eta LaLiga Santanderren estreinatu zan (hiru partidu jokatu ebazan) Cadizen aurka San Mamesen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular