Iazko abuztuan baino %1,7 turista gehiago Bizkaiko hoteletan

Gela bakotxeko baztaz besteko diru-sarrerea 118 eurokoa izan da
Bilboko Vincci Consulado hotela / Bizkaia Irratia

Bizkaiko hoteletan historiako daturik onenak batu dabez abuztuan. Atzerritik heldutako bisitarien kopuruak igoera ikaragarria izan dau. Bizkaiko hoteletan 190.700 erreserba baino gehiago egin dabez EUSTATek emondako datuen arabera. Egunero abuztuan zehar, 6.100 bisitari izan dira gure lurraldeko hotelen baten. Iaz epe berean baino ehuneko 1,7 gehiago. Bizkaira etorritako bisitari guztiak kontuan hartuta, %70 inguruk Bilbo aukeratu dabe gaua igaroteko.

Euskadiko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela erabilgarri bakotxeko batez besteko diru-sarrerak 118,91 eurokoak izan dira 2023ko abuztuan, iazko hil berean baino % 11,8 gehiago.

Azkenik, 2023ko abuztuaren 19tik 27ra bitartean, Bilboko Aste Nagusia ospatu da. Uriko hotel-establezimenduetako sarrerak 36.743 izan dira, eta ostatu-gauak 77.801. Bi zifra horreek iazkoak baino handiagoak dira: % 9,9 handiagoak sarreren kasuan, eta % 10,0 handiagoak ostatu-gauen kasuan. Betetze-maila % 84,3 izan da, plazaka neurtuta, eta % 91,6, gelaka neurtuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular