Iker Sastrek zilarrezko domina lortu dau Sheffieldeko Europako txapelketan

Mahaiko tenis egokituko MD4 klasean lortu dau bilbotarrak
Iker Sastre, Sheffieldeko txapelketan zilarrezko dominagaz / Basque Team

Urte oso gogorra izan dauen arren, eta nahiz eta sei hilebetez lehiaketetatik kanpo egon, bueltan da Iker Sastre, eta nola gainera! M. A. Toledorekin batera, zidarrezko domina lortu dau Sheffieldeko (Britania Handia) Europako txapelketan, MD4 klasean.

Iker Sastrek beti burrukatu dau bere helburuak beteteko eta beti egon da kirolari lotuta. Izan be, bere pasinoak fisioterapian lizentzietera eroan eban. Ikasketak amaitu ondoren, Sastrek bere garaipenik onenaz gozetan emon eban udea, baina olatu batek bizitzea aldatu eutsan. 23 urte ebazan. Surfa egiten ari zala istripu bat euki eban, modu txarrean erori zan, eta uraren indarrak hondoraino murgildu eban, muneko lesino bat eraginez.

Kolpe gogorra izan zan Iker oso aktiboa baita, halan be, istripuak ez eutsan bizitasuna kendu. Diziplina probeteko konbidapen bat egin eutsen eta horrela iritsi zan mahai-tenisera. Dagoaneko hamabi urte daroaz, zortzi urte maila gorenean, mahaiaren atzean jarrita, pala bat eskuan dauela, egunero pelota joten Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan.

Bere kirol ibilbideak oso momentu onak izan dauz, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketez gain estaduko 12 txapelketak erakusten daben bezala. Urrezko domina batzuk lortu dauz banakako modalitateko nazinoarteko txapelketetan, eta bosgarren postu bat Munduko Txapelketetan.

2018ko urrian, Sastrek bere posturik onena erdietsi eban munduko zerrendan. Bederatzigarren postuan kokatu zan Espainian urrezko bi domina eta Txinan brontzezko bi irabazi ondoren. Horrez gain azpimarratzekoa da, 2013an, 2015ean eta 2019an hiru brontze pilotu dituela Europako Txapelketetan.

Bere lehen Joko Paralinpikoetarako sailkapena, Tokyokoa, aurreko urteetako lan guztiaren frutu izan da. Iker Sastre Joko Olinpiko batzuetan mahai-teniseko edozein mailaketako lehen euskal palista izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular