Podium bat gehiago, bederatzitik bederatzi Kroaziako probaren ondoren, eta Joseba Iraola Europako txapeldun izentau zan be E2SC kategorian, euskal kirolentzat historia egiten dauan denporaldi kontinental bikainean. Puntu bakarra behar eban pasa dan astegoienean Kroazian (Buzetski Dani) Mendiko Lasterketen Europako Txapelketan txapeldun izateko. 197 punturekin amaitu eban, Trnka txekiarraren 179 puntuengaitik eta bere ibilpidean lehen aldiz Europako txapeldun bihurtu zan. Espezialidade honetako figura onenetakoa da. Bere aldetik, 2. mailan, absolutuan, Iraola Europako txapeldunordea izan zan Christian Merli italiarrak bakarrik gaindituta. Bederatzi podiumen ostean heldu jako arrakasta handia.
Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoak podiumera igon dau Kroazian (Buzetski Dani), Esloveniako GHD Ilirska Bistrika proban; Suitzako St. Ursanne, eta Paolino Teodori koppan, Ascolin. Halaber, Ecce Homo Sternberk, Txekiar Errepublikan; Portugalen (Rampa da Falperra); Asturiasen (Fito igoera); Austrian (Rechberg); eta Frantzian (Saint Jean dau Gard- Col Saint Pierre). Balmasedakoak eta bere taldeak denporaldi zoragarria egin dabe NOVA NP01 Turbo Honda Emap autoagaz. Petr Trnka txekiarragaz izan dauen lehia bikaina izan da, eta gidari bizkaitarrak Christian Merli italiarrari egin deutso aurre. Polonian izan ezik, Joseba Iraolak bere maila erakutsi dau eta Europako txapelduna da.