Lointek Gernikak denporaldiko lehen partidua irabazi dau (71-57)

Gernikarrek Ensino menperatu eben zapatuan
Lointek Gernika eta Ensinoren arteko partidua / Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak 71-57ko emoitzagaz irabazi eutson zapatuan Ensinori. Partiduaren atarian, harrera berezia eta beroa egin jaken Ane Olaeta gernikarrari eta Javi Bravo Loroño Galdakaoko epaileari.

Jokoan, denporaldiko lehen boskote gernikarra Flores, Buch, Bjorklund, Madera eta Da Silvak osatU eben. Ikasturte honetako markagailua estreinau eban Bjorklundek 6 metroko jaurtiketa batekin eta, hain zuzen be, distantzia ertain-luzetik heldu ziran puntu granate gehienak lehen minutuetan (14-7, 7. minutua). Une horretan Bergerrek Lointeken elastikoagaz debutau eban eta erasoko lehen jaubetzan 5 metroko jaurtiketea egin eban bere klasea adierazota. Denporaldi honetako azken minutuetan eraginkortasunik ez izan arren (18-12), erritmoagaitik, zirkulazinoagaitik eta defentsako lanagaitik Lucas Fernandezen taldeak agintzen eban partiduan.

Bigarren laurdenerako Antonio Pernasek zonakako defentsa azpimarratu eban. Horrek Lointeken eraso luzeagoak eragin ebazan, defentsako desoreka edo beti iritsi ez zan jaurtiketea librea aurkitu arte. 14 minutura, 23-16. Galiziako lerroetako puntu-jarioa kontraeraso eta trantsizinoen bidez iristen zan, Tate eta Giomi erreferenteak zirala. Ensinok barruko jokalari garrantzitsuak ikusten ebazan, Muhate eta Giomi kasu, hurrenez hurren 3 eta 2 faltaz kargetan ziran eta horrek izugarri baldintzatzen eban galiziarren barruko txandatzea. Halan be, Lucakoek egoerea ondo konpontzen jakin eben eta Lointek atsedenaldira 31-28koarekin joan zan.

Norgehiagoren itzuleran Ensinok markagailua gehiago doitu eban, 31-30. Baina Lointekek berehala aurkitu eban batu beharreko bertikaltasuna. Berger eta Buchen jaurtiketak Zuraren jaurtiketekin tartetu eben eta Da Silvaren pintura-lanak berehala emon eban etekina markagailuan, 51-42 (29. minutua). Pibot portugaldarraren 2+1eko markagailuak 54-42ko errenta lortu eban, azken laurenari aurre egiteko.

Galiziarrek ez ebezan besoak jaitsiko, baina Lointek nahiko sendo agertu zan atzean. Gainera, Berger, Bradford, Flores eta enparauen talentuak Ensinoren asmoak geldiarazo ebazan eta denporaldiko lehen garaipenea lortu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular