Adrian Miramon, Raspaseko arraunlaria, Beach Sprinteko munduko txapeldun

Miramon Italiako Barletta urian jokatu dan txapelketean lehiatu da txapela irabazteko
Adrian Miramon, Italiako txapelketan / Europa Press

Adrian Miramon Raspas Taldeko arraunlariak irabazi dau Beach Esprinteko Munduko Txapelketea, itsas arrauneko modalidadean. Miramon Italiako Barletta hirian jokatu dan txapelketean lehiatu da txapela irabazteko, herrialde desbardinetako beste 37 arraunlarirekin batera. Raspas Taldeko arraunlaria aurreko kanporaketetan nagusi izan da munduko maila handiko arraunlarien aurka; azken txandetan Karl Sultze bi aldiz txapeldun olinpiko izan dan alemaniarraren aurka lehiatu da –brontzezko domina lortu dau alemaniarrak-, eta azken estropadan, Giovanni Ficarra italiarraren aurka aritu da, banku mobikorreko eta itsas arrauneko munduko txapelduna.

Adrianek, enegarrenez, modalitateko lehena dala erakutsi dau, txapelketea bikaina jokatuta, Munduko Txapelketa honen irabazlea izanik. Ondorioz, seigarren urrezko domina lortu dau, eta lorpen historikoa be klubarentzat eta estaduko arraunarentzat. Titulu honegaz, denporaldi bikaina borobiltzen dau: bi aldiz Europako, Mediterraneoko Jokoetako eta Espainiako txapelduna.

Bestalde, Raspas Taldea Barlettan izango da datorren astegoienean be, han ospatuko dan Itsas Arrauneko Endurance estropadan. Espainiako txapelduna dan biko mistoagaz eta banakako ontziekin parte hartuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular