Bartzelonako Rubi taldearen aurka jokatuko dau Athleticek Kopan

Urriaren 31an, zemendiaren 1ean edo 2an jokatuko da partidu bakar batera Can Roses zelaian
Erregional mailako taldea da Union Esportiva Rubi / Athletic Club

Union Esportiva Rubi taldearen aurka jokatuko dau Athleticek kopa txapelketako lehenengo kanporaketea. Partidu bakar baten jokatuko da, Rubi taldearen Can Roses zelaian urriaren 31an, azaroaren 1ean edo 2an. Erregional mailako taldea da Rubi eta Ernesto Valverderen taldeak ez leuke ezelango arazorik izan behar aurrera egiteko kopa txapelketan.

Kopako kanporaketa honetan Gimnástica Segoviana, Málaga eta Unionistas de Salamanca taldeen kontra jokatuko dabe Sestao Riverrek, Barakaldok eta Gernikak hurrenez hurren.

Beste alde batetik, Athketici jagokonean, Iñigo Ruiz de Galarretak normaltasunez bete dau gaur zuri-gorriek Lezaman egin daben entrenamentu saioa. Azken orduko ezustekorik ezean, Eibarko erdilaria prest egongo da Bartzelonaren zelaian jokatzeko datorren domekan gaueko 21.00etatik aurrera. Mikel Vesgak korrika saioa egin eban Nico Williamsegaz batera eta hasiera baten pentsa daiteke ez batak ez besteak ezingo dabela jokatu liga txapelketako hurrengo partiduan. Edozelan be, hondino lau entrenamendu saio egingo dabez Bartzelonaren zelaian jokatu aurretik eta ikusi egin beharko da zein dan jokalari honeen lesinoen bilakaerea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular