Berrizko udalak XXV. argazki lehiaketa aurkeztu dau

Lanak aurkezteko epea azaroaren 17an amaituko da
Berrizko Argazki Lehiaketaren pasadan urteko irabazlea / Berrizko Udala

Berrizko Udalak XXV. Argazki Lehiaketea martxan jarri dau. Aurreko edizino guztietan lez, aurkeztutako lanek orijinalak eta argitaratu bakoak izan beharko dabe eta herrik kontuetan oinarrituta egon beharko dabe, besteak beste, udalerriaren bizitzea eta ohiturak, jaiak, kirol, arkitektura, kultura… Lanak aurkezteko epea zemendiaren 17an amaituko da.

Modalidadeari jagokonez, zuri-baltzean edo koloreetan egin daitekez argazkiak, eta 30×40 zm-ko euskarri zurrun batean aurkeztuko dira. Euskarriaren barruan, argazki-paperaren gitxieneko tamainua 18×24 zm-koa izango da.

Epaimahaiaren erabagia zemendiaren 23an jakinaraziko da, eta sari banaketea zemendiaren 24an izango da 19:30ean Berrizko Kultur Etxean. Lehenengo saria 300 eurokoa izango da, bigarren saria 250 eurokoa izango da eta genero-ikuspegi argazki saria 200 eurokoa izango da. Saritutako hiru pertsonen artean bat be ez bada Berrizkoa, 150 euroko sari berezia bananduko da.

Parte hartzen daben obrekin erakusketa bat egingo da Berrizko Kultur Etxean zemendiaren 24tik gabonilaren 22ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular