Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu berezia prestau dau gaurko, maiatzaren 14rako, Surne Bilbao Basket eta Real Madrid taldeek Bilbao Arenan jokatuko daben ACB Ligako partidura joateko joan-etorriak errazteko. Udalak jakinarazo dauanez, E7 lineako autobusak hamar minuturo urtengo dabe Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 18:00etatik aurrera. Partidua amaitzean be, zerbitzu bera egongo da kontrako noranzkoan.
Trena, tranbia, metroa eta taxiak
Horrez gain, Bilbao Arenatik 500 metrora tren, metro eta tranbia geltokiak dagoz, Bilboko auzo eta inguruko herri askotara zuzenean joateko. Taxi geraleku berezia be jarriko dabe Askatasuna etorbideko 11. zenbakian.