Bilboko Gau Maratoiak 15 urte beteko dauz urriak 21ean

Bilbao Night Marathon lasterketeak zapatu bi barru urtengo dau San Mamesetik
Bilbao Night Marathonen aurkezpena Euskalduna Jauregian / Bizkaia Irratia

Urriaren 21an, zapatuan hasierea emongo jako Bilbao Night Marathon lasterketari, arratsaldeko 19:00tan San Mamesetik. Aurtengo edizinoa 15garrena da, eta 120.000 lasterkari baino gehiago espero dira. 80 herrialde baino gehiagoko lasterkariak egongo dira, eta uriarentzako 25 milioiko inpaktu ekonomikoa sortuko dau.

3 distantzia egongo dira lastertzeko: 42 kilometrokoa, 21 kilometroko erdi maratoia eta 10 kilometrokoa. Gainera, arutengo edizinoak World Athleticseko Label Race ziurtapena dauka, beraz munduko lasterketa hoberenetan sartuta dagoala ziurtatzeko kalidadezko zigilua izango dau.

Itxaso Errotetak, Gaztedi eta Kirol zinegotziak aurkeztu deusku ekitaldia, esanez Bilbo kirolaren festa bihurtu nahi dabela. Beraz, bi aste baino ez dira falta lasterketa hasteko, eta edonork izena emon ahal dau, euren webgunean: https://www.totalenergiesbilbaomarathon.com/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00