Anoetan sufridutako porrotaren ostean eta etxetik kanpo jasotako lehen golen ondoren, Athleticek 17 puntuak lortu gura dauz UD Almeriaren aurka bariku honetan selekzinoen geldialdiaren aurretik. San Mamesen 21.00etan hasiko dan norgehiagokak hasiera emongo deutso EA Sports Ligako bederatzigarren jardunaldiari. 27 urterekin eta Bigarren Mailan esperientzia sendotuta, maila goreneko plantilako gazteena da. Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu dauz, eta horreen artean ez dira egongo Vesga, Ruiz de Galarreta eta Peru Nolaskoain lesino arazoengaitik. Unai Gomez deialdira bueltau da lesino batengaitik kanpoan egon eta gero, eta Sancet zigorra bete ostean be bueltau da. Datuei begira, Athleticek ez dau Almeriaren aurka galtzen etxean 2008ko abuztutik (1-3), Caparros aulkian eta Ion Velezen gol bakarragaz.
Aurkaria, UD Almeria. Azken sailkatua, ez dago bere momenturik onenean, barne aldaketekin eta liga hasiera txarrarekin. Momentu honetan ez daukie entrenatzailerik, Alberto Lasartek zuzenduko dau San Mameseko partidua. Taldeak Bilbo bisitauko dau 3 punturekin eta garaipenik lortu barik 8 jardunaldi honeetan. Granadaren aurka bardintzetik dator, partidu zoro batetik; 5 minututan 3 gol sartu eta 3-3 amaitu zan.
“Hiru puntuak lortzea funtsezkoa da”
Ernesto Valverde baikor agertu da bariku honetako neurketaren aurretik, eta 17 punturekin geldialdira ailegetea da helburua. Aurkariaren egoereak ez dau konfidantzarik sortzen: “Badakigu une gatx batean ailegetan dirala, sailkapenean daben egoeragaitik, eta aurreko jardunaldian bazirudian norgehiagoka nahiko bideratuta eukiela 3-0ekoarekin, eta gero bardindu egin eben. Nolanahi be, guri axola jakuna ondo egotea da eta, Almeria errespetatuz, min emoteko argudioak dituan taldea dalako, guretzat hiru puntuak lortzea funtsezkoa da”. Entrenatzaileak argi du ez dutela abantailarekin jokatzen: «Aurreko denboraldian estrategia-jokaldietan gol gehien sartu ebezanak izan ziran. Ez dot espero, noski, bere aulkiko egoeragaitik nahigabetutako aurkaririk. Larrialdiak daukiez eta partidura oso jarrita atarako dirala ulertzen dot, baina guretzat hori ezin da abantaila izan». Partiduaren azken ordukoa barikuan 20:30etatik aurrera Jokoan saioan, Bizkaia Irratian.
DEIALDIA
Athletic Club: Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Prados, Adu Ares y Unai G.