Jone Ibañezek ez dau Eibarren jarraituko

Galdakaoko lehoikume ohia eta talde armagina akordio batera iritsi dira kontratua bertan behera uzteko
Jone Ibañez, Galdakaoko lehoikumea Eibarren / SD Eibar

Jone Ibáñezek ez dau jarraituko SD Eibarren, klubak eta jokalariak kontratua desegiteko akordio batera iritsi ondoren. Galdakaoko lehoikume ohia (bai Lezaman, bai Athleticen) izan zen aurreko denporaldiaren hasieran talde armaginaren lehen fitxaketea, Athleticen hainbat urte eta Deportivo Abancan be beste urte bat egon eta gero.

Eibarren 28 partida jokatu dauz, horietako 13 titular gisa. Bi gol be sartu ebazan aurreko denporaldian eta Eibar goreneko kategoriara igo eban taldearen partaide izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular